martes, 15 de diciembre de 2009

Elikadura Piramidea

Kirola egiteaz gain, elikadura egokia eramatea oso beharrezkoa da. Horretarako hurrengoko piramidea kontuan hartzea ezinbestekoa da.



Kirola egitearen onura!

Zertarako ohean etzanda gelditu?Edo telebista aurrean orduak eman?Edota ordenagailuarekin edo bideojokoekin jolasean ibili?Akaso hauek onura dakartzate gure gorputzean?



Zergatik ez kirola edo jarduera fisikoa egitera irten?
Honek badauzka gure gorputzean onurak eta!









Ariketa fisikoa eta kirola egitearen onurak



BIZI-KALITATEA. Pertsonak sasoi eta osasun-maila hobea izango du, gutxiago
nekatuko da eguneroko lanak egiten, gauza gehiago egin ahal izango ditu; beraz,
gehiago gozatuko du bizitzaz.



BIZI-ITXAROPENA. Onartua dago bizitza luzatu egiten duela, eta sasoi onean gainera.
Urte gehiago eta kalitate hobekoak alajaina







Zenbait MINBIZI mota izateko aukerak (kolonekoa, bularrekoa, prostatakoa) nabarmen
gutxitzen dira, besteak beste hormonen jariaketan eragindako aldaketengatik.

MUSKULUAK garatzen lagunduko digu. Era honetan, gutxiago nekatu gara eguneroko
lanetan, istripuen aurrean babes handiagoa, giltzadura sendoagoak eta gure buruaz irudi
baikorragoa izango dugu.

BIZKARREKO MINAK gutxitzen ditu. Muskulu desberdinetako indarra eta
malgutasun gaitasuna landuz; eta bizitza arruntako hainbat ariketa eta jarrera (postura)
era zuzenean gauzatzen ikasiz gero. Kontuan izan pertsona helduon artean 4tik 3ek
arazo hau dugula.





HEZUR luzeagoak eta sendoagoak izaten laguntzen du. Aktibo izateak hazkundea eta
garapena suspertzen du (muga genetikoak ahaztu gabe). Haurtzaroko jarduera eta kirola
hezurren pentsio-plana dela esan daiteke. Zahartzaroan desmineralizazio arazorik ez
izateko aurretik landu behar da; 30 urtetik aurrera hezur masa dentsitatea handitzea
ezinezkoa baita.

BIHOTZA dugu gorputzeko muskulurik garrantzitsuenetakoa. Kirolari esker: bere
neurria handitu egiten da (odol gehiago bidaltzeko gaitasuna lortuz) lan berdinarentzat
maiztasun apalagoa nahikoa du, bere kapilareak ugaldu egiten dira, oxigeno gutxiago
behar du, gutxiago nekatzen da, beraz. Era berean, odol gutxiko uneetarako ere prestatu
egiten da.


ODOL bolumena handitu egiten da, odol jarioa hobetu egiten da (plaketak ez direlako
hainbeste ugaltzen), oxigeno gehiago garraia dezakete (hemoglobina gehiago dutelako),
laktato kontzentrazioa jasateko gaitasuna hobetzen da, kolesterol eta gantzen kopurua
jaitsi egiten da, odolbilduak izateko aukera gutxitzen da.

BIHOTZEKOA edo infartoa izateko aukerak gutxitu egiten dira, eta izatekotan
beranduago eta ahulagoak izaten dituzte. Izan ondoren, sedentarioek baino sasoi hobea
dute, lanera lehenago itzultzen dira, antsietatea hobeto kontrolatzen dute, berriz izateko
aukera gutxiago dituzte.



GIZENTASUNAri aurre egiteko aukera paregabea dugu ariketa fisikoa. Iraupen luzeko
jardueren bidez kaloria ugari erretzea lortuko dugu, gorputzean pilatuta ditugun gantzak
jaitsiz. Eragin hau guztiz garrantzitsua izango da gure osasunarentzat, gizentasuna
gaixotasun ugariren arrisku-faktore delako, eta honela bizi-iraupena luzatzea bermatzen
dugulako. Arazo hau haurren artean izugarri ari da ugaltzen (mende honetako
izurritetzat izendatzera ausartzen dira batzuk). Haurtzaroan neurriak hartzea oso
garrantzitsua da, adin hauetan gantza gehiago metatzeko zelula adiposo berriak sortzen
baitira, ondoren zailago bihurtuz arazo honi aurre egitea (helduaroan gantza gehiago
jasotzen du zelula bakoitzak, baina ez dira ugaltzen).

GORPUTZ OREKATUA lor dezakegu entrenamendu fisikoari esker. Gantzak
gutxitzeaz gain muskulua neurrian garatu dezakegu. Osasunaz gain, gure itxura fisikoa,
gorputz irudia, onarpena eta konfiantza ere hobetzen ditugu, aldi berean.






“zure osasunagatik, mugi zaitez¡”

lunes, 14 de diciembre de 2009

San Viator kirolak

COLEGIO SAN VIATOR

Cuna de participación

El centro ofrece a sus alumnos la posibilidad de elegir entre baloncesto, fútbol o ajedrezUna temporada más, el colegio vitoriano San Viator vuelve con una atractiva oferta deportiva en la línea de cursos anteriores. Los alumnos alaveses cuentan con la oportunidad de participar en alguna de sus actividades deportivas entre las que se encuentran las distintas modalidades de fútbol y baloncesto, las escuelas de iniciación y la tradicional disciplina del ajedrez. «Esta última es una actividad ya clásica en nuestro centro, tenemos unos 40 participantes desde las categorías inferiores hasta el equipo senior que compite», señala Pepe Martín, delegado de los deportes del centro.


El fútbol y el baloncesto del colegio se dividen en 46 grupos desde las escuelas hasta los equipos senior. Un total de 550 de los 1.180 alumnos que forman el centro participa en alguna de las disciplinas. «Hemos apostado más por los deportes colectivos que los individuales porque creemos que estos últimos son decisión de cada uno», explica el delegado deportivo.
La línea deportiva se asienta en la filosofía educativa del colegio y premia los valores educacionales frente a los deportivos. Desde el Colegio San Viator quieren proporcionar al alumnado la posibilidad de practicar algún deporte que les sirva como un marco para formar verdaderos grupos de amistad. A su vez, desde el centro optan por mantener unas estructuras atractivas para que los alumnos se sientan motivados. «Nuestro principal fin es conjugar participación y calidad. Queremos que participen todos los alumnos que quieran y dentro de esto amoldar las estructuras al mejor nivel. Valores como convivencia y educación están por encima de los resultados y la competición», expresa Pepe Martín.

Fútbol femenino

Siguiendo las mismas líneas de trabajo, este curso el centro cuenta con una novedad respecto a campañas anteriores. Por primera vez se ha podido formar un equipo de fútbol femenino. «Hemos credo una línea nueva de un grupo de 20 chavalas que están muy motivadas, sabemos que va a ser duro, pero en el futuro nos gustaría afianzar el fútbol femenino . Nos gustaría arraigar este germen que ha surgido y que no sea un fenómeno de paso. Siempre que sea aumentar la participación y nunca restar de otras actividades, bienvenido sea», expresa el coordinador deportivo.
Un grupo de unos 70 entrenadores y monitores son los encargados de inculcar los valores deportivos en los participantes. «Nos nutrimos prácticamente de antiguos alumnos del colegio y les ayudamos económicamente con el objetivo de que realicen cursos y se saquen títulos de monitor», comenta Martín.
El centro vitoriano disfruta de unas instalaciones muy completas. Cuenta con un campo de hierba artificial, pistas externas de fútbol sala y baloncesto y un moderno pabellón cubierto del que disfrutan todos los alumnos desde la reforma del año pasado. «Estamos muy contentos con las instalaciones, las utilizamos mucho. El siguiente proyecto sería la mejora de los vestuarios», adelanta el responsable de los deportes del centro vitoriano.



El Correo de Alava egunkarian agertutako berria

Gurasoen jarreren dekalogoa


San Viator ikastetxeak gurasoentzako jokaera edo jarrera dekalogo bat dauka prestatuta. Dekalogo hau kurtso hasieran banatzen da, eta gurasoei bideratuta dago. 10 “arau” azaltzen dira, gurasoek euren seme-alabekin betetzea gomendagarria direlarik. Hona hemen hamar gomendio horiek:

1.- Ez haserretu haurrekin, ikasten ari dira. Egiezu komentario positiboak, hauek motibatuko ditu partaideak.
2.- Parte hartzaile guztien esfortzuak txalotu, azkeneko emaitza ez da inportanteena.
3.- Kirol ihardueran parte hartzen duten elementu guztiak errespetuz tratatu, jokalariak, entrenatzaileak, epaileak, beste ikusleak... Hauek bai beharrezkoak direla.
4.- Nahiz eta jolasarekiko ezagutzak izan, ez egon beti jokalarien gainean, haiei askatasuna utzi, barruan daukatena euren kabuz atera dezaten.
5.- Haurrek ez dute ikusleen dibertimendurako ezta lehen postuan gelditzeko. Euren jolasaren helburu nagusiena kirolaren eskutik pertsona bezala haztea da. Ezin duzu hau inoiz ahaztu, ezin baitiezu emaitzak eskatu, ikasten ari dira.
6.- Epailearen erabakiak errespetatu, nahiz eta okerrak izan. Gainera jokalariei hori egitera bultzatu, epailearen figura errespetuz hartu dezaten.
7.- Iharduera fisikoa bukatzerakoan garrantzitsuena baloratu behar duzu, hau da, norberaren eta taldearen hazkundea, eta ez eskuratutako emaitza.
8.- Kontutan izan zure jokabideak zure seme-alabek imitatuko dituzten jarrerak direla, eta batez ere benetako protagonismoa eurena dela.
9.- Indarkeriazko jokabideak ukatu, bai ekintzaren parte hartzailearen aldetik baita beste ikusleen aldetik datorrenak ere.
10.- Une oro arau hauek kontutan izan eta beste pertsonei zabaldu, horrela iharduera guztiontzat onuragarriagoa izatea lortuko duzu.





Saskibaloiaren garrantzia San Viatorren

San Viator eskolak kirolari arreta handia eskaintzen dio, horra hor datu deigarri bat: eskolan ikasten duen ikasleriaren erdia baino gehiagok kirola praktikatzen du, kasu gehienetan zentroko taldeetan. Eta kirolen artean arrakasta handiena daukana saskibaloia da. Historikoki Gasteiz hiriko talderik potenteenak eskola honetakoak izan dira, baita jokalariak ere. Saskibaloi jokalari profesional batzuk hemen hasitakoak dira, horren erakusle nagusia Pablo Laso delarik.

Betidanik berezia izan da San Viator ikastetxean saskibaloiak izan duen garrantzia. Maila guztietan saskibaloia praktikatzeko aukera dago, eta lurraldeko kategoria guztietan zentroko taldeak topa ditzakegu, txikienetatik helduagoetaraino, hau da, benjaminen kategoriatik senior mailaraino. Gainera, saskibaloia garatzeko instalakuntza ezin hobeak ditu zentroak. Mini-basketeko 5 zelai, eta 3 zelai handi. Batzuk patioan daude, eta besteak kiroldegi batean, berriztatu berria dena eta harmailak dituena.

Saskibaloiak beraz, izugarrizko garrantzia daukala argi dago, eta hori konprobatu nahi izatekotan erraza da, larunbat goiz batean eskolara jo eta saskibaloiko partida pila ikusteko aukera izango duzu.

Blogaren eskuinaldean Arabako saskibaloiko federazioko webgunea agertzen da; bertan, San Viator ikastetxeko taldeen emaitzak zein ordutegiak topa daitezke.

Kadeteen taldeko jakalariari elkarrizketa

Pablo Saenz San Viator ikastetxeko kadete futbol taldearen kapitaina da, eta bere denbora eskaini digu berarekin elkarrizketa bat mantentzeko. Bere esperientziaz eta ikasitakoaz hitz egin digu, baita etorkizunean espero duenari buruz ere.

Galdera: Kaixo Pablo, nolakoa da San Viator ikastetxean kanpoko ekintzekin izan duzun esperientzia? Zenbat urte daramazu hemen jolasten?

Erantzuna: Beno, kanpoko ekintzekin oso gustura nago. Txikitatik nabil hemen jolasean, hau 6.urtea delarik. Benjaminetan hasi nintzen eta beti eroso sentitu naiz. Nire arreba ere eskola honetara dator eta saskibaloian aritzen da, eta bera ere oso pozik dago.

G: Diotenez, zentro honetako kirol partaidetza izugarria da. Horrela dela uste duzu?

E: Bai, horrela da. Nire klasean 23 pertsona gaude, eta uste dut 15 pertsona inguru eskolan gabiltzala kirola egiten. Beti izan da horrela eta horrek berezia egiten du gure eskola. Beti esaten dute San Viatorren kirola asko egiten dela.

G: Zu futbolean aritzen zara, baina ikuspegi zabalago batetik begiratuta, praktikatutako kirol hori maila onean dagoela uste duzu?

E: Denetarik dago. Judoan eta xakean ezin dizut esan maila zein den, baina saskibaloian maila altua da. Baskonia kenduta, sailkapenak hartuta gehienetan San Viator postu altuetan azaltzen da. Futbolean ezberdina da; Gasteizen talde asko daude, eta talde indartsuenek ikastetxeko jokalari hoberenak eramaten dituzte (Alaves, Aurrera, Ariznabarra...). Horregatik zaila da emaitza onak lortzea.

G: Hala ere, urteak pasa ahala futbol talde kopurua ez da murrizten. Hor egon daiteke eskolaren gakoa, batez ere lagunak egitea bilatzen dela eta leihakortasuna alde batera gelditzen dela?

E: Izan daiteke. Txikitatik nabil hemen jolasten eta inoiz ez dut goiko posturik lortu. Hala ere, hemen jolasten jarraitzen dut, eta gainera, txikitan jolasten hasi ginen gehienak talde berean jolasten jarraitzen dugu.

G: Zer moduz denboraldi honetan? Emaitza onak lortu dituzue?

E: Bai, oso gustura gaude. Aurreko denboraldian entrenatzaileekin arazoak izan genituen, eta ez genuen partida bat ere irabazi. Aurten ezberdina da, 5 partida irabazi eta 4 galdu ditugu, eta sailkapenean 5.postuan gaude.

G: Hurrengo urteetan hemen jarraituko duzu?

E: Bai, hori uste dut.

G: Kanpoko kirol ekintzetan orokorrean edo zure arloan konkretuan zerbait aldatuko zenuke?

E: Ez, ez dut inolako kexarik.

domingo, 6 de diciembre de 2009

San Viator Eskaut Taldea



San Viatorren, kirol ekintzaz gain, Eskaut taldea ere badago.


Eskaut taldea guraso talde batek sortutako taldea izan zen. Lehen San Jose eskola zuen izen San Viatorrek eta mutilak baino ez zuten bertan ikasten. Ikastetxe txikia zen hura. Gaur egun San Viatorren ikasle kopuru handiagoa dago. Neskek ere bertan ikasteko aukera dute.




Berta Eskaut taldea ere aurrera egin du eta gaur egun Arabako talderik zaharrena da. Eskolako haurrak hartzeaz gain, beste ikastetxe batzuetako eta auzoko haurrak ere ditu bere baitan.






Taldea, eskolako zereginetan ere inplikatzen da, izan ere, beraiek dira, Euskararen Astea, Inahuteriak, ... antolatzen dutenak.


Gaur egun 60 neska-mutil izango ditu San iator Eskout Taldeak. 10 boluntario ere baditu, hauetako batzuk lehendik Eskout taldean egondakoak.


San Viator Eskaut taldeko zapia hiru kolore ditu, berdea, horia eta albo zuria.